Jakinduria ezagutza sakonari egiten dio men,
ilustrazioa, kultura edo erudizioaren gisako sinonimoekin
jakinduriak lotura zuzena du elkar-zabaltzearekin.
Jakinduria mendeetan zehar artearekin erlazionatu izan da,
sortzeko artearekin, artisautzarekin, lanbideekin eta eskriturak baimendu ezagutzaren
zabalkundearekin.
Artea, eskritura barne, ikasitakoa elkarrekin banatzeko ibilbidea al da?
Historian zehar, eskrituraren ibilbidea horretan izan da,
ikasitakoa irakasteko tresna, elkarbanatutakoaren garapena baimendu du,
gizabanakoaren eboluzioaren kodeak ezarriz.
Naturaren edertasunean ba ote da nonbait personen kontzientziak esnarazteko kode-katerik?
Litekeena da.

Litekeena da baita ere, K.a. 3.000. urteko datazioa duten
aurreneko sumeriar eskriturek ere
erudizioa goratzeko beren kode propioak izatea,
kulturaren zabalkunderako eta jakinduria elkar-zabaltzeko,
lurraren alorrean nahiz espirituarenean.
Ezagutzen diren eskritura aztarna primitiboenak sumeriarrak dira
garagar-ardoaren hastapenetako arrastoen antzera.

Norbera izateren inguruko ezagutza,
gu, natura eta kosmosa bategitearena,
bizitzaren plazerrak eta luxua esperientzia gisara bizitzeko ahalmena
jakindurian datza,
mundu zaharraren ezagutza elkarrekin partekatzera
jakintsuen kontseiluan biltzen ziren
egiaren jakitunek deitua.
